XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Donostira iritxi ziranean, bi-tandu egín ziran iru lagunak: Laztantxu alde baterantz beste biak besterantz, bi oiek, bai-baitzekiten, Laztantxu lekuko etzutelarik, gauzak argiago kóntatuko zizkietela.

Izan ere, arrizko biotza beár zukean iñork, Laztantxuren aurrean, zer gertatu zan esateko.

Laztantxuk, arpegia, garden: zuri eta eder zúan; baiña, Amabirjiña Doloretakoak bezela, biotza zazpi ezpataz zulatua zeukalarik, begitartea, oiñaze mingoitzez, errukigarri markatua agíri baitzuan.

Bi lagun aiek (alegia, osabak eta kuñauak) batu-zituzten berriak, etzituan, beraz, jakiterik, Laztantxuk.

Beronek, jo zuan, lenbizi, adiskide batzuengana; gero, Betargiren ezagun batzuengana; ez aiek ez oiek, etzekiten ezer.

Aitaren adiskide ziran militare batzuei ere, galdetu zien.

Oiek, iñork baiño gutxiago (?): ez omén zekiten senarra il zioketenik ere: ¿Nork aldakike? Bear bada, agertuko dá or nunbait.

Azkenez, aurre-egunean etxea eskiñi zion Donostiar Andereño misteriozko ura bixitatxea otú zitzaion.

(Andereño au, aundikietakoa zán nonbait, Gaitan de Ayala-tarren senitartekoa).

Joan zán, beráz, Laztantxu, etxe artara.

Txit maiteki errézibitu zuan Andereñoak.